ARROLAPE MENDI KLUBAK ANTOLATUTA
Gure helburua Busturialdean mendizaletasuna bultzatu eta Urdaibaiko toki ederrenak ezagutaraztea da. Beraz, martxa hauetan ez da lehiarik aurreikusten.
Mendi Martxa 9:00etan abiatuko da 17.5km-ko ibilbidean zehar eta bidean Urdaibaiko paisaia ikusgarrienak ikusteko aukera izango da.
Martxa txikik aldiz, 8.5km izango ditu eta 11:10etan hasiko da. Ibilbide historiko bezain ezezaguna, helburua, berau ezagutarazi eta txikienei mendian ibiltzearen arra piztea izango da.
ADI! Txakurrarekin martxa egingo dutenek lotuta eta muturrekoarekin eraman beharko dute berau.
Martxa luzeko irteera: 9:00
Martxa txikiko irteera: 11:10
Sari banaketa: 13:30
Irteera: Pasealeku
Luzera: 8.5km
Altuera minimoa: 10m
Altuera maximoa: 310m
Desnibel positiboa: 450m
Desnibel negatiboa: 450m
Anoa-postu solidoak + likidoak: 2 (metakoa barne)
Osasun zerbitzuak: Gernika
Dutxak: polikiroldegian