GERNIKAKO PIRATAK ELKARTEAK ANTOLATUTA
Ez du aparteko zailtasunik, denetariko bideak daude, baita kontu handiz ibiltzeko zatiren bat ere. Ajangiz, Mendata eta Arratzun zehar ibiliko gara, eta uste dugu Urdaibaiko paraje honen ikuspegi eder bat hartuko duzuela.
Ibilbidearen lehen zatian Santiago Bidea jarraituko dugu atzekoz aurrera, Ajangizetik Arratzura eta, Artzubi Erdi Aroko zubia igarota, Mendatako Zarrabentatik Astorkiganara.
Bertan egongo da, 12. km-an, 1. hornidura postua. Arrolarantz igoko dugu gero, pista erraz eta zabalean lehenengo eta baso-bide gehiagorekin azkenerantz.
Arrolako castroan edo Maruelezako oppidumean izango dugu ibilbidearen puntu gorena (21. km), eta bertan hasten da guretzat zatirik bereziena eta politena: Marueleza Jaitsiera.
Ia 3 km-ko jaitsiera pinu arteko bidezidorrean, Arrola Park-eko lagunek propio diseinatua. Lan itzela egin dute, tartean toboganak eta jauziak sartuta, mendiko bizikleta zaleon gozamenerako (bideoa ikusgai).
Arrolako pista nagusian gora egingo dugu berriro, pare bat km, eta azkenaurreko jaitsieran sartu, Gorozika erreka gurutzatu ostean Arratzuko Loiola auzora ziztu bizian jaisteko (30. km).
Handik Burgoko azken igoera baino ez da faltako, hasierako lehen igoera izandakoa jaitsi eta Gernika-Lumoko erdigunera heltzeko.
Ibilbide hasieran Basati Bike dendaren eskutik asistentzia teknikoa izango da, eta ibilbidean zehar Gernikako Piratak lagunarteko kideok emango dugu, Ordobike dendaren materialarekin.
Helmugatik oso gertu bizikletak garbitzeko aukera izango duzue, eta, indarrak berreskuratu bitartean, bizikleten zaintze-gune bat egongo da.
Gainera, BTT martxako parte-hartzaileen artean, martxaren babesleek eskainitako bizikletarako materialaren zozketa egingo da.
Aurten, parte-hartzaile guztiek jasoko duzue Decathlon Barakaldo dendaren eskutik opari bat: bizikletarako azterketa teknikoa.
Eta aurreko edizioetan bezala, ahalegin berezi bat egin nahi dugu mendi-bizikleta gustukoa duten emakumeak Mendi Jaira etor daitezen; zatozten emakume guztiek opari ziurra izango duzue, lehenaz gain.
Animo neskak! Animo mendi-bizikleta zaleok! Gernika-Lumon espero zaituztegu.
Dortsalen bilketa: --
Irteera: --
Irteera: Pasealeku
Luzera: 34km
Altuera minimoa: 10m
Altuera maximoa: 515 m
Desnibel positiboa: 1200m
Desnibel negatiboa: 1200m
Anoa-postu solidoak + likidoak: 3 (metakoa barne)
Osasun zerbitzuak: Gernika
Dutxak: polikiroldegian