Ekainaren 8an
Urdaibaiko Biosfera Naturalaren erdian aurkitzen den Gernika-Lumoko herrian, X. mendi jaia ospatuko da, Arrolape Mendi Kuba antolakuntza lanetan murgilduta delarik.
Ekimen hau Arrolapek sortutako Urdaibai Koparen ondorioz sortu zen, nahiz eta aurten ez den Urdaibai Koparik izango.
Ekainaren 8ko goiz horretan ospatuko diren ekimenak honako hauek izango dira: martxa, martxa txiki, mendi lasterketa laburra eta luzea eta mendiko bizikleta. Hasiera eta bukaera, Pasealekuan izango dira.
Bertan 17,5 kilometroko martxa, eta mendi lasterketa, 8,5 kilometroko martxa txikia eta lasterketa laburra izango ditugu mendiaz eta bere inguruaz gozatzeko.
Ibilbide guztiak, kolorez jantzi eta bertako giroa berotuz, korrikalariek, ibiltariek, bizikletazaleekā¦ animatzera datozen jarraitzaileei, ikuskizun aparta eskainiko die herrian.
Gogoratu, beti bezala, aurten ere IZEN EMATE bakoitzeko EURO BAT erakunde bati eskeiniko diogula. Aurten gure eskualdean egin gura den museoa geldiarazi nahi duen Stop Guggenheim elkarteari bideratuko zaio diru hori.
Parte hartzaile guztien artean opari desberdinak zozketatuko dira! Eguerdian pasta jana eskeiniko dugu jai honetatik janda atera zaitezten.
Aurten ez da edalontzirik izango anoa postuetan, beraz norberak eraman beharko du edalontzi edo botila. Opari poltsa lehenago jasoko da.
Martxa luzeko irteera: 9:00
Lasterketa luzeko irteera: 10:30
Lasterketa laburreko irteera: 11:00
Martxa laburreko irteera: 11:10
Sari banaketa: 13:30ak aldera