ARROLAPE MENDI KLUBAK ANTOLATUTA
Lasterketa luzea Urdaibai Kopako hirugarren proba puntuagarria izango da eta lasterketa laburra ostera Bizkaiko Trail Ligaren barnean dago gazteen kategorian (2005-2008 urte bitartean jaiotakoak).
Ibilbide luzea Gernika eta inguruetako bidezidor eta mendietatik izango da. Orotara 17.5km izango ditu, gutxi gora-behera 900 metroko desnibel positiboa duena.
Lasterketa laburrak aldiz, 8.5km izango ditu eta 11:00etan hasiko da. Ibilbide historiko bezain ezezagun honetan inguruko gazteenengan mendi lasterketen grina piztea da helburua.
Urdaibai Biosfera Erreserbaren baitan egonik, mendiarekiko eta naturarekiko begirunez jokatzea eskatzen da. Ibilbidea diseinatzean, lekuaren edertasuna eta teknikotasuna izaten dira kontuan.
Dortsalen bilketa: lasterketa bakoitza baino ordu erdi lehenago
Lasterketa luzearen irteera: 10:30
Lasterketa laburraren irteera: 11:00
Sari banaketa: 13:30
*Sariak: 1.postua eta gazteen podiuma
Irteera: Pasealeku
Luzera: 8.5km
Altuera minimoa: 10m
Altuera maximoa: 310m
Desnibel positiboa: 450m
Desnibel negatiboa: 450m
Anoa-postu solidoak + likidoak: 2 (metakoa barne)
Osasun zerbitzuak: Gernika
Dutxak: polikiroldegian