IX.Mendi Jaia

Apirilaren 30ean

Image placeholder

Urdaibaiko Biosfera Naturalaren erdian aurkitzen den Gernika-Lumoko herrian, IX. mendi jaia ospatuko da, Arrolape Mendi Kuba antolakuntza lanetan murgilduta delarik.

Ekimen hau Arrolapek sortutako Urdaibai Koparen ondorioz sortzen da. IX. URDAIBAI KOPAK dituen bost frogetatik hirugarrena izango da hau.

Apirilaren 30eko goiz horretan ospatuko diren ekimenak honako hauek izango dira: martxa, martxa txiki, mendi lasterketa laburra eta luzea eta mendiko bizikleta. Hasiera eta bukaera, Pasealekuan izango dira.

Bertan 17,5 kilometroko martxa, eta mendi lasterketa, 8,5 kilometroko martxa txikia eta lasterketa laburra eta 34 bat kilometroko ibilbidea duen mendiko bizikleta martxa izango ditugu mendiaz eta bere inguruaz gozatzeko.

Ibilbide guztiak, kolorez jantzi eta bertako giroa berotuz, korrikalariek, ibiltariek, bizikletazaleek… animatzera datozen jarraitzaileei, ikuskizun aparta eskainiko die herrian.

Gogoratu, beti bezala, aurten ere IZEN EMATE bakoitzeko EURO BAT erakunde bati eskeiniko diogula. Aurten Pablo Gonzalez kazetariari laguntzeko sortu duten Free Pablo Gonzalez elkarteari bideratuko zaio diru hori.

Parte hartzaile guztien artean opari desberdinak zozketatuko dira! Goizean zehar ume eta gaztetxoentzat jolaslekua izango da Pasealekuan, eta 2 eta 5 urteko umeentzat puzgarriak izango dira.

Aurten ez da edalontzirik izango anoa postuetan, beraz norberak eraman beharko du edalontzi edo botila. Opari poltsa lehenago jasoko da.

Egitaraua ikusi

Gernikako Planoa

Egitaraua (pasealekuan)

Martxa luzeko irteera: 9:00
BTT irteera: 9:30
Lasterketa luzeko irteera: 10:30
Lasterketa laburreko irteera: 11:00
Martxa laburreko irteera: 11:10
Sari banaketa: 13:30ak aldera

Planoa